top of page

ISMAEL MANTEROLA

Profesor de Historia del Arte, Facultad de Bellas Artes de la UPV/EHU

Arrautza eta gizakiaren aurpegi ezkutuak

Amabirjina, santuak eta Montefeltroko Federico  Piero della Francescaren koadroan arrautza azaltzen da sabaitik txintxilika. Amabirjinaren gainean. Esannahi ugari zituen arrautzak errenazimentuko artean, vaina koadro horretan bi interpretazio eman zaizkio bat formari eta bestea esanahi sinbolikoari begira.

Arrautza Amabirjinaren amatasunaren erreferentzi gisa azaltzen da askotan garai hartako koadroetan (adibidez Mantegnaren S. Zenon erretaulan) vaina aldi berean, Montefeltroko dukearen emaztea zenaren amatasuna akordarazten duela pentsa dezakegu, haurdun zegoen eta. Bestalde jatorriaren sinbolotzat irakurtzea ere, ez da  gehiegi eskatzea, bizitzaren ontzi edo formatzat hartu izan baita askotan arrautza .

Zeregin formalari kasu egiten badiogu berriz, konturatzen gara arrautzak bi forma eliptikoen arteko lotura egiten duelakoadroaren perspektiba konplexuaren barruan. Airean dagoen arrautza txikkia Amabirjina eta hondoko oskolaren arteko forma da ( kasualitatez euskeraz “mazkor” hitza arrautzaren azal gogorra esateko ere erabiltzen da). Beraz, eskala ezberdineko forma bera pintatzen du Pierrok, adierazteko forma ( kasu horretan obaloa) aldaezina dela eta proportzio sistema unibertsalaren barruan denak du bere tokia oso txikkia izan arren.

Arrautzak eskalaren minimoa adierazten duen bezala, atzeko mazkorrak maximoa adieraztendu, eta bi muturren arteko erdi-bidea Amabirjinaren burua da. Garai klasikotik hartutako Errenazimenduko ohitura da giza irudia neurri bezala hartzea, horregatik azaltzen da buruaren obaloa eskalaren eredu moduan.

Barbarak ere, buruak aurkeztu ditu arrautzen aldamenean, buru ez zehatzak, nahasiak eta ez argiak, jende askoren nahasketak gizakiaren alde anitzak irudikatu nahi balu bezala. Ez gaude ziur gure buruan zer gertatuko den, ez dugu gure burua zeharo ezagutzen. Ederrak izan gaitezke arrautzen forma leunak bezala, vaina monstruuoak ere izan gaitezke arrautzaren azal gogorraren barrutik mamuak irteteko zain egon daitezkeen bezala.

Man Rayren argazki bat etortzen zait burura horri buruz pentsatzerakoan. Argazkian bi obalo azaltzen dira, bat zuria eta bestea beltza, zuria emakume Eder baten aurpegi etzana da, lo edo lasai, baina…veste irudia Afrikako mozor eliptikoa da, beltza eta begiak itxita honek ere, lo eta lasai, vaina….Bi irudi kontrajarriak emakumearen munduari erreferentzi zuzena egiten badiote ere, orokorrean emakumearen irudiaren bidez askotan adierazi den ( edo gizasemeak ikusi nahi izan dugun) alde bikoitza azaltzen da, emakume ederra eta atsegina, vaina barruan monstruo aedo odol xurgatzaile banpiro izan daitekena.  Zerbait izkutatzen dueña, Buñuelen pelikuletako Catherine Deneuve ileoria bezala.

Hala ere, Barbara orokorretara jotzen duela iruditzen zait eta gizakiaren itxuraren azpian egon daitekenaren metáfora egiten du. Horretarako jarri du katalogoan Sofokles idazle (¿) greziarrak idatzitako Antigonaren sarrera. Hor esaten digu Gauza txar asko daudela munduan, vaina gauzarik okerrena gizakia dela ( nahiz eta jatorri ezaugarriak aipatzea gehiegi ez gustatu, gizakiaren aurreko mesfidantza oso alemaniarra iruditzen zaidala ere esan behar dut). Antigona burua eta bihotzaren munduaren arteko aukera egitera bultzatzen du egoerak. Anaia lurperatzeko agintzen dio lege naturalak ( hau da anaia-arreben arteko amodio loturak) eta ez lurperatzeko agintzen dio gizakiaren legeak ( osaba erregeak emandako agindua). Arrazoia eta emozioaren arteko burruka greziarren tragediaren gaia bazen ere, gai unibertsala izaten jarraitzen du. Arrautzaren azala eta barruko bizitza gizakiaren izaeraren adibide bihurtu zaigu Barbara Stammelen erakusketan.

GALERÍAS

EkainGaleria.jpg
Arteztu Logoa-1280x778.webp
bottom of page